BERDINTASUNA

        
        

BERDINTASUNA

irnasa-igualdad

Asko dira enpresek ekitatea bultzatzeko eta aukera-berdintasunerako politikak hartzeko arrazoiak: legalak, etikoak eta ekonomikoak. Pizgarririk garrantzitsuenak etika eta justizia soziala badira ere, enpresek espero dute berdintasunaren eta aniztasunaren alde egindako ahaleginek onura hautemangarriak izan ditzatela.

  • Indarreko legedia betetzea
  • Motibazioa eta lanarekiko konpromisoa areagotzea
  • Langile guztiei mesede egitea
  • Langile guztien potentziala eta gaitasunak aprobetxatzea
  • Aniztasuna aberastasun-iturri moduan
  • Enpresa-kultura egonkortzea
  • Enpresaren irudi korporatiboa zaintzea

Enpresan berdintasun-plan bat abiaraztea legez bete beharreko baldintza da 250 langile baino gehiago dituzten enpresentzat, baina enpresa askok planaren diseinuari ekin diote jada, langile gutxiago eduki arren. Enpresetako berdintasunak ezaugarri zehatzak ditu, eta IRNASAn ondo ezagutzen ditugu, orain arte esparru horretan egindako lanaren ondorio. Hala, berdintasunaren eremuan, enpresa-munduari egokitutako prestakuntza ere eskaintzen dugu.

2011. urtean, Emakundek emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloan laguntza teknikoa emateko aholkulari gisa homologatu zuen Irnasa.

    Zure izena

    Posta elektronikoa

    Gaia

    Mezua

    * Erabilera baldintzak onartzen ditut..

    * Derrigorrezko eremuak