Diagnostikoak eta Berdintasun-planak

        
        

Diagnostikoak eta Berdintasun-planak

ZER DA BERDINTASUN PLANA?

Enpresaren berdintasun-plana neurri-multzo ordenatu bat da, eta helburu du enpresa barruan emakumeen eta gizonen artean aukera- eta tratu-berdintasuna bultzatzea eta sexuaren araberako diskriminazioa ezabatzea.

ZERGATIK EGIN BEHAR DA BERDINTASUN PLANA?

Berdintasun-plan batek ziurtatzen du zure enpresak gizartearekin konpromisoa duela. Haren irudi korporatiboa hobetzen du, eta enpresa berritzaile moduan posizionatu. Horrez gain, langileen eskura jartzen ditu langileen eta bezeroen artean tratu ez-sexista eta aukera-berdintasuna lortzeko prozedurak.

Lan-egonkortasunaren eremuko politikak, planak eta programak garatzea, malgutasuna lanean, ordutegian eta lan egiteko lekuan, aukera-berdintasuna… Horiek guztiak langileen motibazioa hobetzeko moduak dira, eta enpresaren kudeaketa eredu eraginkorragoetara, etikoagoetara eta arduratsuagoetara eramaten dute.

 

    Zure izena

    Posta elektronikoa

    Gaia

    Mezua

    * Erabilera baldintzak onartzen ditut..

    * Derrigorrezko eremuak