Datuak Babesteko Legeari buruzko aholkularitza

Zure enpresa datu pertsonalak babesteko arloan indarrean dagoen legera, hau da, DBLOra (Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoa) behar bezala egokitzen laguntzen dizu IRNASAk.
Lan-metodologia
Gure zeregina da zure enpresari DBLO eraginkortasunez eta egiazki ezartzen eta betetzen laguntzea.
Lantaldeak
Zeregin horretarako, ezagutza legal eta teknikoak eta antolamenduari, informazio-sistemen kudeaketari eta egungo teknologiei buruzko ezagupen zabalak dituzten adituak behar dira. IRNASAn xede hori betetzen lagun diezazukegu, gure giza taldeari esker.
Segurtasun Agiria
Segurtasun Agiria ezinbestekoa da datu pertsonalak tratatzen dituzten enpresa guztietan. IRNASAk idatziko dizu, edozein babes-mailetan bete beharreko segurtasun-neurriekin.